XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta zeruetara igo zan: Aitaren eskuian exeririk dago.

Eta berriz, omenez, biziak eta illak epaitzera etorriko da: ta aren erreinuak ez du azkenik izango.

Ta (sinisten det) Espiritu Santua, Jaun ta bizi-emallea, Aitaren eta Semearengandik datorrena.

Aita ta Semearekin batean gurtu ta goresten dana: Igarleen bidez itz egin duena.

Eta Eliza bakarra, santua, katolikoa ta Apostolugandikoa.

Aitortzen det obenak barkatzeko bataio bat bakarra.

Eta itxaro det illen piztuera.

Ta gizaldi-etorkizuneko bizitza.

Alaxe.

Jauna zuekin bego. Baita zure animan ere.

OFERTORIO

Apaizak eskuetan artzen du platertxoa ostiarekin eta esaten du: Ar zazu Aita Santua, Jaungoiko guzialdun betikoa, kutsugabeko opari au.